GUZTIOK GARA EUROPA!
Egun hori beste egunak bezalakoa zen; eskola zegoen, asperdura... Ni, Asier, Gazteizko mutila naiz, 13 urtekoa, eta momentu hartan klasean nengoen. Klasea bukatzear zegoela, gure tutoreak berri bat eman behar zigula esan zuen. Berri hori lehiaketa bat zen, olerki lehiaketa bat. Olerkiaren ideia Europa hobetzea zen. Ni, egia esanda, beti izan naiz ona olerkiak idaten, beraz, etxera joan nintzen harrapaladan, olerkia egiteko asmoz. Gure tutoreak esan ez ziguna saria zen, sorpresa baitzen.
Hurrengo egunean oso pozik joan nintzen eskolara, izan ere, olerkia entregatu behar nuen lehiaketarako. Banegoen ia ziur nire olerkia ez zela txapelduna izango, baina, egia esanda, oso ona zen.
Bi aste pasata, e-mail bat ailegatu zitzaidan Madriltik. Hor lehiaketaren irabazlea izan nintzela jartzen zuen!! Ezin nuen sinistu!! Eta saria Bruselasera bidai bat zen, nire herrialdearen ordezkaria izateko, beste Europako herrialdeen ume irabazleekin batera. E-mailean jartzen zuen nire poema eraman beha nuela Bruselasera hor aurkezteko.
Aste horretan bertan nire familiarekin abiatu nintzen Belgikako hiriburura, hegazkin batean. Bruselasen lagun asko egin nituen; George, Martin, Luca, François, Andrei...
Baina ni Belgikan ikusi nuena ez zen izan pentsatu nuena bezalakoa. Hor, ume irabazleak 1.000.000 € irabaziko zituen. Hor egon zen akatsik handiena zeren umeak bakarrik zihoazen dirua irabaztera eta berdin zitzaien Europa, gure kontinentea dena, hobetzea. Beraz, ni, beste herrialdeetako umeei nire ideia proposatu nien.
Eta hor gu, Europako ume horiek; François, Andrei, Utter, Ruud, Pavel, Robert, Luca, ni... guztiok ideia bat izan genuen; guztion artean inoiz ikusi den poemarik handiena egin genuen, eta honek Europa hobetzeko balio izan zuen, hori baitzelako guztiok benetan nahi genuena.
Azkenean, Europako ereserki bat egin zen, eta hor guztion artean egin genuen olerkia abesten zen. Dirua ONG-ei eman zitzaien, beste kontinenteetan zegoen pobreziari aurre egiteko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Seguidores
KAIXO!!!!
- xabi
- Vitoria gasteiz, Alava
- KAIXO!Xabi naiz, 13 urte ditut, Gasteizen bizi naiz, patinatzea asko gustatzen zait eta izotz hockeya jokatzen dut Sumendi taldean. Hau eskolarekin egin dudan blog berria da. Espero dut zuen gustukoa izatea. Horrela ez bada, mesedez esan zer modutan hobetu ahal dudan!ESKERRIK ASKO!!! Goian ikusten duzuen argazkian Michael Jordan saskibaloi jokalariarekin agertzen naiz. KAR,KAR,KAR!!!
0 comentarios:
Publicar un comentario
Hemen nahi dituzun komentarioak utzi ahal dituzu:
Aqui puedes dejar todos tus comentarios: