GUZTIOK GARA EUROPA!
Egun hori beste egunak bezalakoa zen; eskola zegoen, asperdura... Ni, Asier, Gazteizko mutila naiz, 13 urtekoa, eta momentu hartan klasean nengoen. Klasea bukatzear zegoela, gure tutoreak berri bat eman behar zigula esan zuen. Berri hori lehiaketa bat zen, olerki lehiaketa bat. Olerkiaren ideia Europa hobetzea zen. Ni, egia esanda, beti izan naiz ona olerkiak idaten, beraz, etxera joan nintzen harrapaladan, olerkia egiteko asmoz. Gure tutoreak esan ez ziguna saria zen, sorpresa baitzen.
domingo, febrero 28, 2010 | Etiquetas: Euskara, Idazlanak | 0 Comments
MARIPERTXENTA ----> NIRE IPUINA
Hemendik oso urruti hamar sorgin bizi dira elkarrekin. Taldeko soprginik gazteena Maripertxenta du izena, eta liburu honen protagonista da. Maripertxenta sorgin gaztea eta bihotz onekoa da. Taldeko sorginak debekatuta dute gizakiengana gerturatzea, baina Maripertxentak mundua ezagutu nahi du, beraz triste samar bizi da.
Orduan, Maripertxenta konturatzen da bera ez dela taldeko beste sorginak bezalakoa eta etxetik ihes egitea erabakitzen du mundua ezagutzeko, gizakiengana gerturatzeko eta haien laguna izateko. Beraz, aireportura joan eta kontrabandista batekin egiten du topo. Honi esker, hegazkin batean sartzen da. Baina bidai erdian, hegazkinean hegan egiten hasi eta lehio batetik ihes egiten du. Horrelaxe Lizarribar herrira ailegatzen da.
Lizarribarren, Lierni izeneko neskato bat ezagutzen du, eta lagunak egiten dira. Zoritxarrez, Lierniren gurasoek konturatzen dira Mari sorgin bat dela eta Mari Lierniren etxetik ihes egin behar du. Hegan egiten, Dionisoren etxera ailegatzen da. Dioniso eta Mari lagun minak egiten dira. Dioniso piano jotzaile itsua da. Dioniso Lierniren musika irakaslea da, beraz, Lierni eta Mari berriz topatzen dira. Maripertxenta abentura asko bizitzen ditu Lierni eta Dionisorekin. Horrela, Lierniren osaba Plorentiño ezagutzen du.
Maripertxenta 10 urte ditu eta San Juan egunean 11 urte beteko ditu. Sorgin guztiak sorgin eskolan sartu behar dira 11 urte betetzean. Beraz, Maripertxenta etxera itzuli behar da eskolara joateko; baina bera Liernirekin, Dionisorekin eta Osaba Plorentiñorekin geratu nahi du...
Baina, azkenean, San Juan egunean, Marik 11 urte betetzen dituen egunean, hain zuzen ere, erabakitzen du etxera bueltatzea magia eskolara joateko. Beraz Lierniri, Osaba Plorentiñori eta Dionisori agur esan eta etxera bueltatzen da.
IDAZLEAREN INFORMAZIOA: Joxeantonio Ormazabal
Euskal idazle honek Zegaman jaio zen 1948. urtean. Magisteritza ikasi zuen eta Tolosako eta Zarautzeko ikastoletan izan zen irakasle. 1981. urtetik aurrera Erkarlanean aergitaletxean lan egiten du. Bere liburuak ume eta nerabentzat idatzita daude. Joxantonioren ia liburu guztiak Euskal Herriarekin erlazionatuta daude. Beste hizkuntzetako 100 liburu baino gehiago itzuli ditu euskarara.
PERTSONAIAK:
MARIPERTXENTA: Liburu honetako protagonista den sorgin alaia da, 10 urtekoa. Liburuko beste pertsonai guztien laguna da. Dionisorentzat alaba bat bezalakoa da. Maripertxenta bihotz onekoa da eta gauza berrisk ezagutu nahi ditu.
LIERNI: Maripertxenta Lizarribarrera ailegatzean bere laguna egiten den neskato jatorra da Lierni. Plorentiñoren iloba da eta Dionisoren musika ikaslea. Lierni bihotz onekoa da eta oso lagun ona ere.
DIONISO: Dioniso piano jotzaile itsua da. Nahiko zaharra da. Maripertxenta Lizarribarrera ailegatzean, Dionisoren etxean geratzen da bizitzen. Dioniso Lierniren musika irakaslea da eta Maripertxentarentzat aita bat bezalakoa.
OSABA PLORENTIÑO: Lierniren osaba da. Lehenik ez du Maripertxenta ikusi nahi baina azkenean konturatzen da Maripertxenta ona dela eta lagun minak egiten dira. Plorentiñok ez du sorginetan sinisten eta oso brutoa da.
LIERNIREN GURASOAK: Lierniren aita-ama. Hasieran Mariz beldurtzen dira baina gero konturatzen dira Maripertxenta ez duela minik egiten. Mari lehen aldiz ikustean asko beldurtzen dira.
LIERNIREN ESKOLAKO IRAKASLEA: Lierniren tutorea da. Oso serioa da eta ez du inoiz barre egiten.
SORGINPUTZ: Sorgin taldearen jabea da. Serioa eta oso umore txarrekoa. Ez dio Maripertxentari gizakiengana gerturatzen uzten.
KONTRABANDISTA: Maripertxentarekin egiten du topo aireportuan. Oso amablea da eta Mariri laguntzen dio.
jueves, febrero 25, 2010 | Etiquetas: Euskara, Idazlanak | 0 Comments
Seguidores
KAIXO!!!!
- xabi
- Vitoria gasteiz, Alava
- KAIXO!Xabi naiz, 13 urte ditut, Gasteizen bizi naiz, patinatzea asko gustatzen zait eta izotz hockeya jokatzen dut Sumendi taldean. Hau eskolarekin egin dudan blog berria da. Espero dut zuen gustukoa izatea. Horrela ez bada, mesedez esan zer modutan hobetu ahal dudan!ESKERRIK ASKO!!! Goian ikusten duzuen argazkian Michael Jordan saskibaloi jokalariarekin agertzen naiz. KAR,KAR,KAR!!!